Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

integrista 1 izond integrismoari dagokiona.

Islamismo integristen diru iturri handiena.  Berria - Mundua   2004-05-30

Jakin dut geroztik Lefèvre apezpikuaren ingurune integristean ibili zela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 110. orr.

Teoria horren oinarrian monogamia absolutu eta integrista bat dago, metafisikoa ia-ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

2 integrismoaren aldekoa.

Islamista integristen atentatuak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.

Ariel Sharon sionista integrista arrazistaren alde.  Berria - Mundua   2004-05-23

George Bushek zuzentzen dituen kristau integristei.  Berria - Mundua   2004-05-09

Edozein erlijio talde integristak eskola, osasun zerbitzuak edo Administrazioak babestutako beste edozein jarduera baldintzatzeko eduki ditzakeen asmoak galaraziz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Musulman talde integristaren aldarrikapena berea eginez.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 119. orr.

Atentatua Lashkar-e-Khangvi talde sunita integristari egotzi zion Poliziak.  Berria - Mundua   2004-03-03

Ustezko ekintzaile integrista baten testua argitaratzeagatik.  Berria - Mundua   2004-01-08

Zelula integristak Almeriako 'ijito' bati erosi behar zizkion lehergailuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 99. orr.

Hassan integrista zen, inondik ere, eta are integristagoa izango da talde batek bereganatu eta orain daukana baino teoria zabalxeagoa ematen dionean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

3 XIX. mendeko Espainiako alderdi integristakoa; alderdi integristaren ideologiakoa.

Foru Liga Autonomiazalearen presidentea, boto integristek eta karlistek aukeratua.  Askoren artean   «Rataplan» - 27. orr.

Jauntxo guztiak karlistak edo monarkiko integristak zirenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 63. orr.

Kirikiño, garaiko abertzale gehienak bezala, kritikatzen zituen karlistak bezain integrista zen alor askotan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.

Tolosako, Azkoitiko, Errezilgo eta Amezketako erretore integristek auzitara eraman zuten.  Berria - Kultura   2004-04-14

Don Mateo Múgica apezpikua, idiazabaldarra bera, integrista izan arren euskal nazionalismoaren kontra beraiek nahi bezala agertu ez zenez [...].  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Integrista katolikoa zen Azkoitiko giroa.  Berria - Kultura   2004-11-20

• 3 iz integrismoaren aldeko pertsona.

Justinianoren txanda etorri zen gero; garai hartako integristek "unibertsitate paganoak" esaten zietenak ixteko agindua eman zuen hark: Akademia, lehenik; gero, Atenasko beste eskola guztiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.

Integristen menpean egon dira eta orai, zertan diren gaixo Afganistandarrak nehork ez daki.  Herria   2002-11-28

Integrista islamikoen intolerantzia Grekoz ari baitzen hastapenean Erromako eliza eta ez latinez, besterik sinetsarazi nahi badigute ere integrista amorratu ezjakin batzuek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Aristoteleszale porrokatua baitzen, gorroto zituen integristak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

· Integrista batzuek Aita Santu "liberalaren" konbertsiorako errezatzen zuten orduan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus