Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

integrismo 1 iz erlijio edo ideia sistema baten osotasuna atxiki nahi duen doktrina.

Heresia orok integrismo edo ortodoxia bihurtzeko joera duela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.

Integrismoak estatuen antolaketa politikoaren gainetik ezartzen du erlijioa.  Berria - Mundua   2006-01-12

Komunismoaren integrismoari erlijioaren integrismoak segitu zion.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

2 zernahi bilakaerari uko egiten dioten kristauen edo musulmanen jarrera.

Apaizek errazago esekitzen dute sotana beren integrismoa baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Integrismo katolikoa sasoi bizian zegoen garaian.  Berria - Kultura   2004-09-28

Bush jauna, esaterako, oso lotua dago integrismo kristauari.  Berria - Kultura   2004-06-25

Integrismo islamikoaren sareetan harrapatu dutela.  Berria - Harian   2006-04-13

Aberatsa balitz, Hassanek beste zeozer hobetsiko luke, liberalismo ekonomikoa esate baterako, eta erlijiotasun arin eta itxura hutsekoa edo; baina, ez denez, integrismoa aukeratzen du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Moussaouik erakutsi digu integrismoa, etxekotua dugula.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 50. orr.

Fanatismoa esatea integrismoa esatea baino egokiagoa baita.  Berria - Harian   2005-07-08

3 hed

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak iragarritako erreformen harira, bi aukeren artean hautatu beharra duela uste du Ibarretxek: edo «integrismo konstituzionalaren» bidetik jo edo «konstituzionalismo baliagarria» aukeratu. herria¬

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus