Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horren azterketa integralak, zientziaren alde metodologikoak ez ezik, Zientziaren Soziologiatik, Zientziaren Historiatik, Zientziaren Ikasketa Sozialetatik eta abarretik eratorritako ezagupenak ere aintzat hartu behar ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Unibertsitateko «eztabaida integrala» eskatu du ikasle eta irakasle talde batek. Berria - Euskal Herria 2006-05-06
Uholdeak saihesteko proiektu integrala «oso aurreratuta baitago». Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Genero indarkeriaren kontrako lege integrala lehenbailehen arautzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Nola izango da lege hau integrala, arlo penala, arlo zibil garrantzitsuenak eta lan eta gizarte segurantzaren eremu juridikoa kanpo uzten baditu? Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Nafarroako Parlamentuak 2002. urtean onartutako indarkeria sexistaren kontrako neurri integralak hartzeko legea. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Administrazio bakoitza bere megaproiektua bultzatzen ari da, beste administrazioekin inolako koordinaziorik gabe eta inolako planteamendu integralik gabe. Berria - Euskal Herria 2004-05-27
Gaitzaren ikuspegi osoa izan behar da beraz, integrala... Berria - Gaiak 2006-01-22
Irakaskuntza integrala lantzen dute eta denetik dakite denek. Berria - Kultura 2004-11-11
Behin betiko konponbide justua nahi dugun guztion artean gatazkaren erresoluziorako proposamen integral bat osatzea. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Garraio publikoaren eredu eta diseinu integral bat . Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Paper lantegi integrala sortzea. Berria - Ekonomia 2006-01-20
«Telekomunikazio sistema integralak» eskainiko dizkie bezeroei. Berria - Ekonomia 2004-11-26
Polizia integrala baita Ertzaintza, bete-betekoa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 146. orr.
Kosmosa, bere konplexutasun guztiarekin ere, batasun integrala da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.
Hortaz, edozein aldetatik heltzen diogula arazoari, inon ez dugu hizkuntzalaritzaren helburu osoa, integrala aurkitzen, guztietan bi irtenbide elkarren kontrakoren aurrean aurkitzen baikara. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.
Nahasketa gertatu da hazkunde eta garapen terminoen artean, eta garapenaren dimentsio integrala desitxuratu egin da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.
Garapen integral baterako funtsezkoak diren beste kontu asko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 70. orr.
Lehen legea hau da, kultur irrada integral bat, argi-irrada integral bat bezala, bere osagaien espektroan difraktatzen dela, gauzaki errefraktario batera sartzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.
Alde Zaharreko Birmoldaketa Plan Integrala. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 81. orr.
Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren Jarraipen Batzordeak herria¬
Integrala: laukizuzen infinituki txikien kopuru infinituki handiaren batura, zeinaren azalera osoa irudiaren azalera baita. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.
Totalizazio hori ikur bidez adierazteko, S luzatu bat sortu zuen Leibnizek: integralaren ikurra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.
Beethovenek piano eta orkestrarako egindako kontzertuen integrala egingo du. Berria - Kultura 2004-09-07
1998tik Gustav Mahler konpositore austriarraren sorkuntza sinfonikoa aztertzeko Hamabostaldia egiten ari den integralari amaiera ematea. Berria - Kultura 2004-09-07
Kalkulu infinitesimala (kalkulu diferentziala, kalkulu integrala). «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.
Eudoxo Knidekoa, exauzioaren metodoa -kalkulu integralaren aurrekoa- sortu zuena, Antifonekin batera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.
Hala, Hassan Sabbahek ez zuen armaz hartu Alamuteko gotorleku garaiezina, kalkulu integralaren bitartez baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.