Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

instrumentu (192 agerraldi, 21 liburu eta 109 artikulutan; orobat instrumento g.er.) 1 iz musika tresna.

Instrumentu bat behar zuen, eta txirula bat egin zuen kanaberarekin, Orkestra osatzen duten musikari guztien zerrenda dator, jotzen duten instrumentuaren arabera sailkatuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 245. orr.

Jazzaren arloan instrumentu hutsezko diskorik onenaren grammya Wayne Shorterren Alegria lanarentzat izan zen.  Berria - Kultura   2004-02-10

Klarinete, Arpa, Piano eta Hari-instrumentuetarako Kontzertua.  Berria - Kultura   2006-01-07

Perkusio, korda eta haizezko instrumentuen bitartez.  Berria - Kultura   2004-06-04

Haizezko instrumentu akastun eta herdoilduak.  Berria - Kultura   2004-10-26

Modu distiratsuan hasi zen gure orkestra Richard Strauss-en Macbeth izeneko poema sinfonikoan, instrumentuen familia guztien lanari esker.  Berria - Kultura   2004-02-20

Instrumentu akustikoak erabiltzen dira batik bat, baina efektu elektronikoak baztertu gabe.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Tritikilari zaharrek ez eben euren instrumentua larregi ezagutzen.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 94. orr.

Afrikako cora instrumentuaren bertsio elektrikoa.  Berria - Kultura   2004-03-09

2 (hitz elkartuetan)

Deitura zailak zituzten askok: poloniar, txekiar, hungariar... harizko instrumentu-joleek batez ere. musiko profesionalak ez diren abeslari eta instrumentu jotzaileez osatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 126. orr.

· Gospela koru askorekin erlazionatzen badugu ere, kasu honetan musika instrumentuak nagusitzen dira, ahots bakarra baitago  Berria - Kultura   2004-12-17

3 neurtzeko, aztertzeko edo kontrolatzeko tresna.

Adimen zientifikoak erabilpen guztiak aurkitzen dizkio instrumentu optikoari.  Berria - Gaiak   2006-02-02

4 helburu jakin baterako erabiltzen den gauza.

Britainiarrek garapen instituzionalerako instrumentuak eta autonomia handiagoa eman zizkioten Gibraltarri.  Berria - Mundua   2004-08-05

Planean aurreikusten diren jarduera guztien atzean instrumentu juridiko bat dago.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Jaurlaritzak [...] programa bat jarri nahi du abian eta Euskadiko Pilota Federazioarekin elkarlanean garatuko duela jakinarazi du, hura delako horrelako ekimenak aurrera eramateko instrumentu egokiena.  Berria - Kirola   2004-12-29

Gazteak produktibismorako instrumentuak baino gehiago gara.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

5 adkor zakila.

-Instrumentu ona daukak, eta orain jotzea bakarrik falta zaik, je-je-je.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 147. orr.

6 instrumentu taula auto, hegazkin eta kidekoetan, pilotoaren aurrean dagoen adierazgailuen multzoa, taula moduko batean bildua.

Instrumentu taula ikusten dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus