Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizartearen babesa pertsona batek duen harreman multzoa da, inguruko informazioa eta babes instrumentala nahiz emozionala ematen diona. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Estatuen ahalmen instrumentala. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.
Jarduera horrek, asko jota, erabilitako modu instrumentalen (hau da, bitartekoen) (des)egokitasuna irekiko du eztabaidara. Ekonomiaren eta komunikabideen globalizazioak Estatuaren funtzio instrumental nagusiak murriztu dituela. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.
Nola identifikatu [...] teoriaren balio erregulatzaileak, mundu-ikuskera, edo haren teknika instrumentalak integratzeko? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Horrekin nahikoa ez bada, [hemorroideen] tratamendu instrumentalera joko genuke. Berria - Gaiak 2004-01-24
Kasu instrumentala erabiliz eratutako buruz buru sailekoak (ahoz aho, aldez alde, gainez gain, hurrenez hurren, orpoz orpo, parez pare...). Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 31. orr.
Gure deklinabideak badu "instrumentala". Herria 2003-06-26
12 abesti dira: zazpi euskaraz, bat ingelesez eta lau instrumentalak. Berria - Kultura 2006-04-27
Lanak liburuki bi izango ditu; musika instrumentalari buruzkoa lehena, eta ahots musikari buruzkoa bigarrena. Berria - Harian 2006-01-28
Pieza instrumentalekin tartekatuta. Berria - Kultura 2006-02-23
Liburutxo honetan daukazuen diskako lehen kantua trikitixa bat da, zortzi zati instrumental eta zortzi kopla-doinu dituena. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.
Haren oniritziarekin Txoria txori abesti instrumentala erabili dute Artzeren poema laguntzeko. Berria - Kultura 2006-01-10
Azaroaren 4an Gasteizko Talde Instrumentalaren emanaldia izango da. Berria - Kultura 2004-10-27
70eko hamarkadako hard-rock doinuetara jo du, bere aurreko hiru lanetako paisaia instrumentalak alboratuz. Berria - Kultura 2006-03-09