Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
instituzionalki adlag instituzio gisa; instituzioen aldetik.
Baxe-Nafarroa, Xiberoa eta Lapurdi instituzionalki ez dira ezagutuak. Herria 2002-12-19
Gutxiengo serbiarren eskubideek eta segurtasunak instituzionalki bermatuta egon behar dute. Berria - Mundua 2006-02-22
Politikoki, instituzionalki eta sozialki, Euskal Herri berri baterako indarrak aktibatu nahi ditugu. Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Oso adierazgarria izango litzateke, honetarako, bigarren mailakotzat hartu ohi den alor bat (instituzionalki behintzat), komikia hain zuzen, aztertzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.
Bideo-arteak ez du arazo larririk izan instituzionalki zinema komertzialetik bereizteko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.