Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

instituzio (837 agerraldi, 42 liburu eta 507 artikulutan; ETCn 17.795 agerraldi; orobat instituzione g.er.; cf erakunde 11901 agerraldi, 148 liburu eta 5888 artikulutan; ETCn 155.143 agerraldi) 1 iz erakundea.

Baina instituzio zaharrek hiritar guztiak ezkontzera behartzen zituztenez [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Goi mailako burgesia [...] ez da gauza instituzio burges demokratikoak eraikitzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Konstituzioak instituzio eraginkor eta demokratikoak sortuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Nafarroa Behereko instituzio gorenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Nazio eraikuntza, instituzio propioak, hizkuntzaren ofizialtasuna...  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 199. orr.

Instituzio nazional bati, Udalbiltzari alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Instituzio politiko eta errepresiboekin hautsi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

instituzio publikoek bertsolaritzari eskaintzen dioten laguntza.  Berria - Kultura   2006-04-29

Munduko gobernamenduaren nondik norakoa gidatzen duten instituzio globaletan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 96. orr.

Platonen legea instituzio lazedemoniarren gainean eratua zen, non magistratuaren aginduak erabatekoak baitziren. "Zinema esperimentala" [...] instituzio zinematografiko guztietatik horixe baita berariaz "arte plastikoetara" gehien hurbiltzen dena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Artea instituzio soziala bilakatu da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Departamendua Napoleonen garaiko instituzio bat da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Ipar Euskal Herrirako berezko instituzio baten proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Israelgo instituzio, ordezkaritza eta produktuei boikota egitea.  Berria - Harian   2005-11-26

Sobera sari, sobera instituzio...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik instituzional.

Herri elkargoa instituzio mota aski berria da.  Berria - Harian   2006-01-13

Estatuak euskara errespetatu, sustatu eta babestu egingo du, instituzio arlo guztietan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Gure borroka elkarte egituratik instituzio mailara pasatzea izanen da, eta ofizialtasuna lortzea. herria¬

Nola bultzatu komunitateak eta bere gizarte zein instituzio egiturak, elkarbizitza bakezkoago eta orekatuago bat ahalbidetzearren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

Ez baitute kontuan hartzen Ipar Euskal Herrian instituzio ezagupenaren aldeko eskakizuna.  Berria - Harian   2005-11-01

Ipar Euskal Herriko instituzio taldeak. herria¬

Instituzio xedea aurkeztu dute, «eztabaida pizteko tresna» gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Instituzio proposamenak jarraipenik izanen du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Instituzio proiektu horrekin «eztabaida luzatu eta lagundu» nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Italiako Instituzio Erreformarako ministro eta Lega Nord alderdiko diputatu Roberto Calderolik.  Berria - Mundua   2006-02-09

Gure borroka elkarte egituratik instituzio mailara pasatzea izanen da, eta ofizialtasuna lortzea. herria¬

Artearen instituzio-teoria, ebaluazio-proposamen berriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 243. orr.

Aldi berean, forma artistikoen arteko autonomiaren kontzientzia garbiagoa ekarri du, orobat, arte abstraktuak [...] eta baita arte deitzen duen horren instituzio-indarraz kontzientzia garbiagoa ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

Instituzio eta Giza Harremanetarako ahalduna .  Berria - Kirola   2004-05-26

Instituzio Harremanetarako Gipuzkoako diputatu Fernando Tapia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

· Udalbiltza, udalen eta udal hautetsien biltzarra den neurrian, prozesua udalerrietaraino eramanen duen nazio instituzio erreferentzia bilakatzeko borondatea azpimarratzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Karitate instituzio gisa, mirespena sortzen duzue.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 39. orr.

Galdeketa bat bideratu nuen kontsumo-gune nipondarretan eta beste osasun-instituzio batzuetan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus