Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

instalatu, instala, instalatzen 1 du ad makina, zerbitzu edo kideko bat, dagokion tokian eta funtzionatzeko eran ezarri.

Holakoetan teleskopioa instalatu eta arratsalde osoa ematen du begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.

Bost espazio agentziak hitzarmena egin dute, 2010. urterako estazioan falta diren laborategiak instalatzeko eta bertan astronauta gehiago bizitzen jartzeko .  Berria - Gaiak   2006-03-04

18 MWeko haize errotak, bederatzi guztira, instalatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Eta horra hor zergatik instalatu zen, 1812an uste dut, ontziolan dagoen sokategi handia, nik hainbeste mesprezatu nuena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Eta ur beroa eta hotza instalatu zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.

Plastikozko oihal baten azpian, mahai txiki bat instalatu zuten eta jatetxe inprobisatu horretan hiru gizon ari ziren eltzekari baten irensten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

New Yorkeko kaleetan instalatutako megafonian.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Ez da software berezirik instalatu behar.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Aipagarria da nola amak enbrioiarentzat instalatzen duen aurre-atze ardatza amaren aurre-atze ardatz bera den.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko informatika sistemak instalatzea eta mantentzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Ordenagailuan instalatzen den edozein programaren oharrak arretaz irakurri.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Automatikoki instalatzen da artxibo hori sistema eragilean.  Berria - Gaiak   2004-06-17

RealPlayer, ordea, norberak jaitsi eta instalatu behar du makinan, bideoak ikusi ahal izateko.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

• 2 da ad kokatu.

Kolonizazioaren historiaz eta han instalatutako lehen familiez hitz egin zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 111. orr.

Bisitatik egun batzuetara, Margarita, Andres eta Luis etxean instalatu ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Lagunak instalatuak ziren anartean, nor fardo baten gainean ene gisa, nor zoruan zegoen zelaren baten gainean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Setiatuak nahiko eroso instalaturik baitaude, oraindik, hirian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Bertan instalatu zen feriatik feriako nomaden tropa.  Berria - Kultura   2004-11-17

Izan ere, ugalketa eta sexualitatea, izaki bizien bihotz-bihotzean instalatuak egoteaz gainera, orobat daude kokaturik, giza espeziean, kultura izadiarekin uztartzen den puntu horretantxe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Nire eginkizunean instalaturik nago azkenik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Bitsustasunaren atzean bere bertutean ondo instalaturik dagoenari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 116. orr.

Logika zentrifugoan instalatuta, erdiguneari ekiteko oso garai ilunak bizi ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus