Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, inspirazioak lanean aurkitu ohi gaituela esan du norbaitek. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 178. orr.
Musen inspirazioak lagundu ziola pentsatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4110. orr.
Jakina denez, inspirazioaren kontzeptua erromantikoa da. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 165. orr.
Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Filosofikoari dagokionez, inspirazio platoniarra eta neoplatoniarra ziren nagusi haien artean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Barruan baitzeraman inspirazioaren garra. Askoren artean «Rataplan» - 70. orr.
Erlijio nagusi batzuk inspirazio atzerritarrak animatu izan ditu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.
Eta hori Jainkoaren inspirazioz eta Jesu Kristoren borondatez gertatu zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.
Jainkoaren borondateak eta inspirazioak eraginda. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 523. orr.
Koadroa ederra da [...] eta begi bistakoa Klimt-en inspirazio iturri izan zela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Horretan Asisko Frantzisko hartzen du inspirazio-iturritzak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.
Erlijio nagusi baten inspirazio-sorburu izandakoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.
Artista handi askoren inspirazio kolpeak ez dira garunean, bekokiko lobuluan, jasaten dituzten epilepsia erasoen ondorio baizik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.
Sinesteak emaiten duela inspirazione isla bat. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 206. orr.
Inspirazio krisia daukazula esan diezu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 165. orr.
Eta isuritako odola inspirazio kaliz bilakaturik, orriak eta orriak eta orriak bete izan ditut idazketa sukartsuz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.