Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goiko solairuan aurki zezakeen, hala esatea gustatzen zitzaion, isiltasun inspiratzailea. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 209. orr.
Oinarri inspiratzaileak. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Dokumentu honetan garrantzi handiagoa du alderdi inspiratzaileak alderdi juridikoak baino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.
Fede inspiratzailea baina sinpleegia zen, agian; izan ere, zenbait ilusiotan oinarritua zegoen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.
Poema haiek sortu, ez dakit nola sortu nituen [...] baina inoiz ez nuen izan inori erakusteko asmorik, ezta amodio haren inspiratzaileari ere, halakorik izan bazen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.
Fonologia mota horren inspiratzaile ziren hizkuntzari buruzko galderak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.
Jainkoa baita gauza guztien Egilea, adimenaren Emailea eta bizitza zoriontsu eta egokira garamatzan maitasunaren Inspiratzailea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.
Artisten inspiratzaile baita pilotaAustro-marxistek eduki dute [Herder] maisutzat eta nazio zapalduetako nazionalistek inspiratzailetzat, Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 182. orr.