Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inspiratu, inspira, inpiratzen 1 du ad eragin, bulkatu.

Mirande, Baroja, Ortegari entzun dizkiegun protestak, Nietzschek inspiratuak dira gehienak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da.  Elizen arteko biblia   2 Tm 3,16

Garbi ikusten zuen haren egintzak Jainkoak inspiratuak zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.

Jainkoak inspiraturik, kapitulu-gelako aterantz begiratu zuen, eta bere begiz Frantzisko ikusi zuen, airean jasota.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

Bestelako goiburu batek inspiratu zituen jesuita misiolari aitzindariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Egunsentiak inspiraturik, margotzeari ekin zion berriro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Eugenesia-mugimendua inspiratu zuten ideia gehienek ez zutela zentzurik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.

Istriako natura karstikoak inspiratu duen testurik ederrenetik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Literaturak musika sortzen du, edo gutxien-gutxienik inspiratu.  Berria - Kultura   2004-08-25

Harro zegoela hitz haiek inspiratu nizkiolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

-Ikaragarri inspiratzen zaitut orduan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

• 2 da ad ideia hartu, oinarria hartu.

Globalizazioak bultzada erabakigarria izan zuen, eta hautsita utzi zituen garai zaharkitu batean inspiratzen ziren ahalegin diplomatikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Nietzscheren inmoralismoa, nolanahi ere […] moral "heroikoan" inspiratu da, aro "tragikoaren" espirituan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 266. orr.

Ebanjelioan inspiraturiko bere bizimoldearen jatortasuna osorik gordetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

Lege arbitrario bat maitasunean edo gorrotoan berdin inspira daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

Liburu honen proposamenetan inspiratu zen garaiko zenbait monarka ilustratu beren berrikuntzak egiteko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Zazpi hiriburutan inspiratutako beste hainbeste film labur.  Berria - Kultura   2006-03-08

Azken hori, Nietzscheren Zarathustra-n inspiraturikoa.  Berria - Kultura   2004-07-29

Baina inspiraturik geunden, nonbait, eta abesti ugari atera zitzaizkigun.  Berria - Kultura   2006-04-19

Errematean ere aurrekoetan baino inspiratuagoa egon zen.  Berria - Kirola   2004-12-23

Horrelaxe inspiratzen zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Apuleioren Urrezko astoa irakurri behar huke inspiratzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 258. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abestuz.  Elizen arteko biblia   Ef 5,19

Profeta erotua dago -diozue-, gizon inspiratua burutik egina.  Elizen arteko biblia   Os 9,7

Orijinal handi eta inspiratuen imitazio mekaniko eta azalekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.

Lagun eta ikaskidearen bat-bateko hitzaldi bero, inspiratua miresten zuen eta aldi berean ikara zion.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.

Menelik II.a enperadorea gizon inspiratua zen, ordea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus