Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inspekzio 1 iz ikuskatzea.

Kontua da Franco bizi zen bitartean inspekzioa pasatu behar izaten zutela ikastolek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 56. orr.

-Tira, hementxe amaitzen da inspekzioa: oso ume jatorrak dituzue.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.

Errutinazko inspekzioa egitera gatoz, jauna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Poliziak inspekzioa egiten du, ikerketa martxan jarri eta, ahal izanez gero, lapurrak atxilotzeko.  Berria - Harian   2005-07-21

Ez diagu inolaz ere inspekzioa gaindituko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Maria ohera hurbildu eta, aulkian eseri aurretik, inspekzio akustikoa pasatuko ez lukeen musu bat eman zion.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

Arratsalde hartan lantegiko kontrola, inspekzioa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 163. orr.

Araudiak ahalmena emango dio Ogasunari inspekzioaren aurretik zergadunen datuak erkatzeko eta enpresen kontabilitate liburuak aztertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

2 ikuskaritza.

Inspekzio, Zaintza eta Egiaztatze Batzordeak eta okupazio indarrek jasotako dokumentazio guztia Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari aurkezteko eskatu zuen Moskuk. herria¬

Ertzaintzako barne inspekzioa pertsona horrekin harremanetan jartzen da, eta ikertu egiten da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus