Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Insomnioak hartuko zaituen beldur zara. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.
Insomnioa eragiten dizute. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 99. orr.
Gau asko eman dituzu insomnioaren eraginpean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.
Normalean hila banengo bezala lo egiten nuen gauez, baina garai hartan insomnioak jota nengoen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.
Insomnioak joen emendatzea, presoen emendatzearekin batean gertatu zen. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 102. orr.
Goian, gauez, insomnioa dutenak "entretenitzen" aritzen dira... Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 63. orr.
Segidan, entretenimenduak bizitu egingo zaitu, eta insomnioa ezinbestekoa bihurtuko zaizu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 122. orr.
Izan ere, insomnio kronikoak depresioa ere eragin dezake. Berria - Gaiak 2004-12-29
Insomnio sekulakoa, insomnio gauerokoaren erdian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 122. orr.
Adiskideak esan zidan, insomnio-gau petral baten ondotik, bere buruaz beste egitea erabaki zuela. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
Insomniozko hutsarteetan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 85. orr.
Zenbatez argiago Maitearen begiak, hainbatez gehiago bihurtzen ziren insomniozko erreten begi haiek, garai batean sekula alde batera begiratzen ez zutenak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 336. orr.
Insomnioa: THCak hipnosioaren eragin berak ditu: REM fasea laburtu eta loaren 4. fasea luzatzen du. Berria - Harian 2005-04-17