Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakundea handitu guran, inskribitzeko, karlistek egiten zuten galdera bakarra hau zen: [...]. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.
Lehenengotatik Euzkadi'ko Jaurlaritzaren begirale legez inskribatu banintz ere, jardun, ordezkari jardun dut. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.
-Zer uste duzu, gero?, badela erroldan inskribaturiko arima bakoitza hogei kopekeko prezioan salduko lizukeen ergelik? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.
Kristalezko atetzarra zabaldu eta alabastrozko hallean berehalaxe eskuratzen dizkizute zure gelako giltzak, zuk zeuk inskribatu bezalaxe izendatuak: [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 184. orr.
Enpresa bakoitzak bi bizkartzain inskribatu ditu. Berria - Kirola 2004-12-26
Joaquin Maza Erauskin eta Jordi Cantillo Fontanals akziodunek egun horretan onartutako kontuak forma akats bategatik Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroan ez inskribitzeko eskatu diote erregistratzaileari. Berria - Kirola 2004-11-24
Federazio Ligan aritzeko inskribatu zituela. Berria - Kirola 2004-07-23