Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Ezta hitzik ere", insistitu dute behin eta berriz, eta denek bete dute agindutakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.
Probatu, insistitu zenuen, eta zer egiten nuen pentsatu gabe sartu nuen atzamarrean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.
Funtzionarioak insistitzen zuela ikustean, kartzelako zuzendariarekin egon nahi zuela esan zion. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 110. orr.
Eta insistitu egiten zuen, beharrezkoa zela Lilyrentzat, beharrezkoa Mintarentzat, beharrezkoa zela ezkontzea denentzat. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.
Garaiko autore gehienek arraza eta nazioa ez direla nahastu behar insistitu ohi dute, Unamuno-k, etab. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.
Honetaz ere ez dut gehiegi insistitu nahi, lehen ere aski luze jardun dut eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 41. orr.