Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Axola gehiago zitzaidala zure adiskidetasuna esan nahi dut, zure insistentziak sortzen zidan gogaidura baino. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.
Gombrichen insistentzia ia didaktikoak margolaritzaren giroan berez sortu ziren teoriak ditu gogoan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.
Insistentzia horren arrazoia Frantziskoren garaiko testuinguru erlijioso-sozialean dago zalantzarik gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.
Elkarrekin atera ginen kalera eta bere ondoan, ibilian, ohartu nintzen lehen aldiz insistentzia puntu batekin begiratzen zidala, nigan beste norbait ikusi edo nik beste norbait gogoratuko banio bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.