Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inserto iz tartekia, zinema edo telebista eszena batean tartekatzen den idazpuru esplikagarria.
Insertoak: alegia, hitz egiten ari nintzen bitartean beti nire aurpegia ager ez zedin irudiak behar genituen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.
Orduan programa hartako zuzendariaz gogoratu nintzen: hark insertoak behar zituen nire jarduna apaintzeko, osatzeko, biribiltzeko. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.
Poema ondo girotu ondoren, han-hemenka inserto indartsuak sartuko ditut, tarteka sakontasun eta zorroztasun-uneak nabarmenduz Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.