Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
insegurtasun (orobat intsegurtasun)iz segurtasunik eza.
Nire zalantza eta insegurtasun eta laino guztietatik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.
Eta hola, batarekin eta bestearekin, jakinaren intsegurtasunarekin edo ezjakinaren segurtasun ezarekin, euskaldunak ez gara gai hizkuntza behar bezalako erraztasun eta aberastasunarekin erabiltzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 154. orr.