Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zilegi bekit esatea egun hartan gertatutakoak sakon markatu ninduela; nire pupitre-lagunaren hitz aparteko haiek behin betiko inpronta utzi zutela nire baitan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 86. orr.
Gure Antzinako Bihotzean hain tinko ezarritako inpronta hura. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 89. orr.
Ohi denez, musika lagungarria izan zen inpronta itsatsita gera zedin; zauria bezala, ildoa bezala, ariman ebakia bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 87. orr.
"Inpronta esaten zaio horri", argitu du Elik, psikologiako ikasleak: "Animalia batzuek, txitoek adibidez, jaio eta berehala ikusten duten lehenengoa amatzat hartzen dute eta estu-estu lotzen dira harekin, beste espezie batekoa izan arren". Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 137. orr.