Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inprobisatu, inprobisa, inprobisatzen 1 du ad bat-batean egin, bat-batean aritu.

Gai zen, ordea, musika-pieza landuak gogoratzeko eta ikasteko; eta are zuzendari aritzeko, interpretatzeko edota organoan inprobisatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Sei urte zituela, bere kasa inprobisatzen hasi zen Tom.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Bertsolariak bertsoak sortzen ditu, inprobisatu egiten du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.

Esperantza baino gehiago, erronka zen Dorrean hitzetik hortzera inprobisatu zuen abestia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.

Jon Sarasuak inprobisaturiko bertsoa da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 212. orr.

Bertsolariaren gaitasun erretorikoak segundo gutxi batzuetan sortzen du, bat-batean inprobisatuz, ahozko diskurtso egituratu bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 231. orr.

Edozeri buruz inprobisatzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

Bat-batekotasunak baditu -izan behar ditu- bere trikimailuak eta saxofoiak edo gitarrak inprobisatu behar duena -inprobisatu lezakeena- behin eta berriro errepikatzen aritzen da musikaria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Jakina, horrelako saio batean ez da ezer inprobisatzen, ondo pentsatuta egongo da dena aldez aurretik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

Askotan eszenak inprobisatu behar ditugu margolan batetik abiatuta.  Berria - Kultura   2006-02-05

Aretoko izkina batean bi mahairekin inprobisaturik zeukaten tabernara eraman nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Hamaiketakoa biltzeko zilarrezko paperarekin inprobisaturiko pilota.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Jokalariak sortu egin behar duela zelaian, une-uneko jokaldia inprobisatu.  Berria - Kirola   2004-12-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Bakarka jotzen den jazz-saio inprobisatu baten gisan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Talde dantza inprobisatu bat gero.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

inprobisatua zelako itxurak eginez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 98. orr.

Ahozko erretorika inprobisatuak, idatzizkoarekin bat dituen baliabide testualez gainera, egoeraren araberako baliabideak ere baditu. hautaturiko bukaerak baldintzatzen du bertsoaren atal inprobisatua, eta ez soil-soilik errima kontuetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

Dezima eta Bertso Inprobisatuaren Iberoamerikako IV. Jaialdi-Jardunaldietan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.

Azterturiko bertso ia guztiak dira bertso ez inprobisatuak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

Zuzeneko emanaldi inprobisatuak egingo dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-18

Lagunarteko hizketaldietatik eta antzeko egoera inprobisatuetatik sortzen dira ideiak.  Berria - Kultura   2006-03-26

Amak sukaldean lo egiten zuen, kamaina inprobisatu batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 21. orr.

Malgobernu bufoikara eta inprobisatu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus