Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inprimatze 1 iz paperaren edo kideko gairen baten gainean testu edo irudi batean hatza mekanikoki uzteko tekniken multzoa; inprimatzeko antzea.

Inprimatzea sortu zen garaian liburu-saltzaile izatea!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Inprimatze, fotoestatika eta beste teknika batzuen bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

2 paperean edo kideko gairen batean izkribu edo marrazki baten hatza mekanikoki uztea.

Ez zitzaion gauza berriak ikastea axola, eta era guztietako inprimatze teknikak erabili zituen.  Berria - Kultura   2006-04-07

Obra grafikoa lortzeko erabiltzen diren hainbat inprimatze sistematan.  Berria - Kultura   2006-02-05

Margo akrilikoak, oihalean eta paspartu paperean, eta inprimatze digitala oihalean dira Urrutikoetxeak erabili zituen teknikak margolan horietan.  Berria - Kultura   2006-02-23

Bigarren ezaugarri honek eramaten gaitu bideo-irudia irudi inprimatu bezala irudikatzera, inprimatze hegaskor eta beti berritu batez inprimatua bada ere; horretan ere, ordea, garbi ikusten da ez dela inprimatze egiazko bat (inprimatze-inpresio bat baizik, esateak balio badu).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Inprimatze-data bilatu zuen Ruche jaunak     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus