Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inprimatu, inprima, inprimatzen 1 du ad paperean edo kideko gairen batean izkribu edo marrazki baten hatza utzi; paperean edo kideko gairen batean testu edo irudi baten aldakiak egin, hartarako makina edo tresnen bidez..

Eraztunetik argizarira irudia inprimatzen den moduan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Seigarren zatia, berriz, hirugarren mailako ekuazioaren ebazpenari buruzkoa izan behar zuena, ez zen sekula inprimatu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Adrian Anberesek Lizarran 1561ean inprimatua.  Berria - Kultura   2004-03-09

Liburu hau Itxaropenak inprimatu du, AGaramond letra-tipoa erabiliz, 2000. urteko azaroan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 5. orr.

Mapa horren 60.000 kopia inprimatu dituzte.  Berria - Kultura   2004-07-15

1500 aletan inprimatu liburu baten bidez.  Herria   2003-06-05

Enuntziatu bat berdina izan daiteke ahoskatua, txartel batean inprimatua edo magnetofono batean erreproduzitua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 120. orr.

Urre-koloreko letretan inprimaturiko izenburuarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

Egun batean ohar bat iritsi zen, gainean inprimaturik haize-errota bat zeukana.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 112. orr.

Txikia zen; estu-estu inprimatua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

Badio beldur piska bat inprimatutako hitzari.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 44. orr.

Taldearen irudia eraman dezatela, A3 formatuan inprimatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Kartzelara bidali ninduten grebarako paperak inprimatzeagatik. kartel txukun bat edo pegatina ikusgarri bat inprimatzea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.

Bozka-orriak Internetik inprimatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Prentsarekin inprimatzea, gainera, sekulako lana da: orri bat aldi bakoitzean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 320. orr.

Vietnamitaz inprimatzen genuen aldizkari hura.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 89. orr.

Inprimatzeko materialez beteta dagoen gela batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 100. orr.

Inprimatzeko tresneria berritzeko premian zegoen erakundea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 139. orr.

Hizki kaxa pare bat eta 1870eko inprimatzeko makina txiki bat zeuzkan, eta denda gainean "Moldiztegia" ipini zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Inprimagailu bakoitzak agiriak inprimatzeko era berezia duela aurkitu dute eta egilea identifikatzeko programa bat garatu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Liburuak inprimatzeko berunezko karaktereak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Testu bat inprimatzean gertatu ohi den huts oro.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

· Goiko partearen eskuin aldera, zigilu karratu batez inprimatuta, zerbitzu militarretik libre gelditzen zela zioen Freistellung vom Wehrdienst oharra, letra gotiko urdinetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

2 (ordenagailuaren inprimagailuaren bidez)

Maikak Mikelen mezua inprimatu eta, ikerketa hasi zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 184. orr.

Web orrialdean agertzen zen artikulua inprimatu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 185. orr.

Artxiboa inprimatu, eta beti gainean zeraman motxilan sartu zuen..  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 61. orr.

Txostena inprimatu egin zuen, gero hobeto aztertzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 156. orr.

Istant batean bidali dut mezua, eta bitartean ordenadore ondoan inprimatu berria dagoen papera ikusi dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.

Inprimatu orrialdeak eta egongelara itzuli naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.

Azken zirriborroa idatzi eta gero, hura inprimatu eta material horren gainean egin ukituak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Iritsitako gutun batzuk Internetetik inprimatuen fotokopiak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

3 irarri.

Ordutik aurrera, ikur sakonez inprimatu zitzaion bihotzean Jaunaren nekaldiaren oroitzapena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.

Errege gorengo eta gupidatsuak [...] Frantziskoren gorputzean Gurutzearen ikurra inprimatu nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 840. orr.

Ideia moralak ere ez dira buruan inprimatzen, ez badira gogoan behin eta berriro gogor sakatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.

Handik egun gutxira, Jainko biziaren behatzaz Jesus Jaunaren Zauriak inprimatu zitzaizkion Frantziskori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.

Ikuskariak, desagertzean, halako kartsutasun miragarri bat utzi zion bihotzean, eta hori bezain seinale miragarriak haragian inprimatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Kristoren benetako estigmak alegia, bere gorputzean inprimaturik zeramatzala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Pertsonaia horrek edozein objekturi begia eman, eta gogoan inprimaturik geratzen zitzaion, talismana bailitzan.     «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.

Tarteka, gehiago makurtzen zen xehetasunen bat arakatzeko; ikusten zuena betiko inprimaturik geratuko zitzaion garun-azalean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Letra Gorriminaren ale inprimatu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Liburuaren lehendabiziko edizio inprimatua.  Berria - Kultura   2004-07-02

Paperezko diru inprimatua Sung gobernuak, bai, jaulki zuen K.o. 970ean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Konstrukto teoriko horrek -ahozkotasun primarioa, kultura idatzi inprimatua, ahozkotasun sekundarioa- badu bere egituran kutsu ia bibliko halako bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

Eta xingolan zenbaki inprimatu bat, nirea adibidez 64921 da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.

Irudi inprimatuak argia behar du ikusi ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Irakur daitekeen paper inprimatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Aljebrako lehen idazlan inprimatua. Liburu inprimatuen katalogo nagusia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 279. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus