Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inpresionista 1 izond inpresionismoaren teknikaz baliatzen dena.

Hogeigarreneko hamarraldiko frantses zinema-eskolak, eskola "inpresionista" deituak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Horregatik maite ditut nik horrenbeste, poeta inpresionista guziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.

42 pintore inpresionistaren 42 inpresio.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Koadro inpresionista baten imitazioa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 29. orr.

Denetara 15 margolan dira ikusgai daudenak; paisaia inpresionistak islatzen dituzte obra guztiek.  Berria - Kultura   2006-01-22

Kolore indargabeak, inpresionista samarrak, lasaitasuna zabaltzen dutenak.  Berria - Kultura   2004-02-17

Ezin inpresionistagoa izan liteke farolen argi horiskaren azpian elurrak osatu duen margoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 31. orr.

2 irud

Beraz, inpresionista izan daiteke ene idazteko modua; pintzeladak emanaz noa eta pintzelada ezberdinek osatzen dute koadroa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 304. orr.

Liburuak egin dira Arestiz eta datuetarako Anjel Zelaietaren biografia oso garrantzitsua da, baina barnealdera begiratuz, irakurketa inpresionista bat egin dut nik.  Berria - Kultura   2004-01-07

Busti eta bustikuntza bezalako hitzak terminologia inpresionistari dagozkio, nolabait esan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Dardarkari bakun (bigun, terminologia inpresionistan) ere deitu izan zaio.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.

• 3 iz inpresionismoaren teknikaz baliatzen den margolaria.

Zolarentzat Cezanne, inpresionisten artean koloreak hobekien menperatzen zituena zen.  Berria - Kultura   2006-03-14

Inpresionisten museoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 352. orr.

Komodako ispiluan inpresionisten postalak zituelako itsatsita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.

inpresionistei buruzko liburu bat kontsultatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus