Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inpresionatu, inpresiona, inpresionatzen 1 du ad zirrara eragin; hunkitu.

Marie Cardinal-en Les mots pour le dire obrak ikaragarri inpresionatu ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Santiagoko bide honetan, egunero inpresionatzen nau armen burrunben ondotik, erdi hustuak diren herrien isiltasunak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Solaskidea inpresionatzeko asmo hark, ordea, nahi baino nabarmenago uzten zuen argitan halako urduritasun puntu bat.     «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

-Beharbada frantsesez esan banio gehiago inpresionatuko nuen.     «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

Ni inpresionatzeko ez daukazu horrelako tramankuluen beharrik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 69. orr.

Kabuki-antzerkian erakusten den borroka batez ere inpresionatzeko da, baina hori ez nuen nahi film honetarako.  Berria - Kultura   2004-01-25

Pelegrinoak oso inpresionatua baitirudi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

Redin oso inpresionatuta geldituko zela, Hemingway oso ospetsua zelako Espainian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 104. orr.

2 irarri.

Hogeita hamalau urtean piano horretan jo dena fonografo batek inpresionatu izan balu, ziur naiz hainbat urte beharko liratekeela inpresionatutako hori erreproduzitzeko eta gustu guztiek izango zutela zer entzun.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aprendiz inpresionatuaren zurriburri zentzubakoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus