Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noiz asmatu zuen Gutenbergek inprenta. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 187. orr.
Merkataritza suspertu egin da inprentak zabaldu dituen egia filosofikoen argira. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.
Pragako kopistek deabruaren asmaziotzat jo zuten inprenta eta matxinatu ere egin ziren lehendabiziko inprenta hirira heldu zenean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.
Inprentak kulturaren "demokratizazioa" baitzekarren. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.
Teknikak kultura batetik bestera doaz, gurpil, uztarri, iparrorratz edo inprentaren kasuetan bezala. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.
Inprentaren teknologiak liburua du ikur nagusi. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.
Horrek inprentako gastuak ordaintzeko baino ez du ematen. Berria - Kultura 2006-03-04
1829. urterako, Sequoyahk asmatutako ikurrak inprentako tipoak egiteko egokituta zeuden, eta aldizkariak argitaratu ziren cherokee hizkuntzan, Sequoyahk asmatutako idazkera-sisteman. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 197. orr.
Nire izena inprentako karaktere gotikoekin idatzia zegoen gutuna. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.
Inprentako hutsak dira lapsus hauetako batzuk. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 165. orr.
Inprenta-akats bat izan zitekeela pentsatu nuen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 134. orr.
Ez da inprenta hutsa, ez. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 77. orr.
Inprenta-probak zuzentzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 77. orr.
Inprenta-letrak golde muturrak bezala metalezkoak baitziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.
Inprenta lanetan aritzen ez zenean, itzultzailearen nekeak hartzen zituen gainean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.
Gastuei egunero egin behar diegu aurre; soldatak, inprenta gastuak, banaketa... Berria - Harian 2005-10-11
Inprenta usaina baino gehiago duten liburuak. Berria - Kultura 2004-12-04
Emakume hura bizi-gogoz beterik zegoen hantxe agertu zitzaigularik bere inprenta-kutxa freinetarrarekin, bere ipuinekin, gu tratatzeko modu adeitsu eta eztiarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.
Gero Rafael Caro Raggio-k bertan jarri zuen inprenta eta argitaletxea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.
Kontatu zidan hiriko inprenta ofizialean bando bat ari zirela inprimatzen. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.
Inprenta batean lan egiten du. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.
Inprentako lur zolan bata bestearen gainean anabasa ederrean pilatzen ziren, paper zaharrarekin batera -letrazko gerraren hondakin, orri idatziak izatera iritsi ez zirenak [...]. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.
Biografoaren lana, hainbat eta hainbat eskuizkribuz osatua, prest dago inprentara eramateko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 51. orr.
Gara egunkariaren urtekaria daramat, inprentatik atera berria. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.