Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inpostore iz beste pertsona batena egiten duen pertsona.
Haren adiskide batek hildakoarena egin, eta gure inpostoreak berpiztu egin zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.
Ez zen samurra izan, baina bahitu zuten azkenean inpostore nazkagarri hura, komediante askojakina. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.
Adierazi nahi genuke Brown jauna errugabea zela, ez zela inpostore bat, eta, beraz, bere burua defendatzeko gezur errukitsu batzuk asmatu behar izan zituela ezinbestean, ez maltzurkeriaz, Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 70. orr.