Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Material etnologiko-folkloriko honek guztiak inportantzia handia izango du. Berria - Kultura 2006-01-04
Aiten aitek landatua, haiengandik ukana, mahastiak bazuen garrantzi edo inportantzia gaitza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
Antso Handiaren bizian inportantzia handikoak izan ziren Urraka axama eta Ximena ama. Herria 2004-02-19
Diferentzien inportantzia edo inportantziarik eza, ez dago diferentzietan, diferentzion kontsiderazio moldean baizik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.
Gazte idealista bat zuan, heziketari sekulako inportantzia ematen ziona. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 34. orr.
Gazteria modernoaren gaitzik nabariena horrexetan sumatzen dut: nahiz eta arrunt desmaneratuak iruditu, artifiziozko manerari ematen dioten inportantzia osoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.
Atentatua saihesteak duen inportantziak baimentzen du zigorra. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.
Baina orduan amaren lotsak eta ez neureak ere ez zuten inportantziarik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.
Gure arbasoek, erlijio faltsu batek itsututa, kriminaltzat jotzen zituzten jokabide asko eta asko ezdeusak eta inportantzia gabeak direla. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 267. orr.
Inportantziarik gabeko ekintzei edota jendearentzat onuragarriak direnei. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.