Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ikustekoa zen nola bai batak bai bertzeak goraipatzen zuten liburuaren zati inportant hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.
Eta huraxe zela esatekoa nuen gauza inportantea. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.
Zigorra "pedagogiaren" tresna inportantea zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.
Estadoak lehen errefuxiatu kanporaketa inportanta egiten du 86 ko udan. Herria 2004-06-24
Beote baserria bidegurutzea zen, toki inportantea Gerra garaian mugimenduak hasi zirenean. gizona erailtzen duenari edo idazki inportante bat faltsutzen duenari. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 193. orr.
Pasaporte berezia zen, aberrigabe inportante batzuei ematen zietena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 181. orr.
Gure gizon handi eta inportantea zeinen txiki eta bihurri bilakatzen zen bere "maskulinitatea" nire mingainarekin inguratzen nuenean! Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 59. orr.
Nire bizitzako lehen erabaki inportantea hartu nuenean . Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 55. orr.
Aurki berri inportanteak izango ditugu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 124. orr.
Beste puntu inportantea: diplomadun guziek lana jadanik atxemana dutela. Herria 2001-09-20
Sugea ere giza ahalmen bat da, irudimena, gizakiaren atal inportantea, baina deabruaren ekintzarako oinarri izan daitekeena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.
Hauexek dira haren bi alderdi inportanteenak, haren bizitza osoa eta haren gogo osoa hartu zutenak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.
Hori esanda, Gidariaren irakurketari buruzko tesiaren gauzarik inportanteenera heldu gara. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.
Beste bazkari bat heldu zaigu, biziki inportantea. Herria 2005-03-31
Oihenart gizon biziki inportanta izana da bere denboran. Herria 2003-02-06
-Oso inportantea, epaile jauna -erantzun nuen-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 17. orr.
Hori oso inportantea iruditzen zait. zuk emandako aginduak ez zaizkiola ahaztu esan du, baina gaia inportantea bezain presazkoa iruditu omen zaio. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 283. orr.
Inportantea sentiarazi nau, baina ez dit ezer esan egunkariko argazkiaz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.
Inportantea da xehetasun garrantzitsu bat nabarmentzea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.
Inportantea da denetarik zerbait ikastea, gero ere izango duzu gauza bakar bati heltzeko aukera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.
Horregatik oso inportantea da bereiztea zer den konbentzio hauen ondorio eta zer gizonen arteko hitzarmen, gizonen arteko harremanetan lege-esparru batzuen barruan joka daitekeelako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.
Auzi ideologikoa bezain inportantea zen irudiarena niretzat, eta halaxe ikusten nuen nik: partidu gaztea, jende gaztez osatua, konprometitua, eta modernoa gainera. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.
Hiriarentzat inportantea izango dela iradoki diot. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.
· Euskal Herriak Québec-i erakasten ahal dio zoin inportanteak diren "frantseskiak" eta gurea nola salbatu, Québec-en. Herria 2002-09-05
Zergatik uste duzue dela horren inportantea borondatea? Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 82. orr.
Kontua da niretzat ikaragarri inportantea zela hark bi izen izatea, bata egiazkoa eta bestea faltsua. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.
Hori preseski iduritzen zaut biziki inportantea dela: besteeri hitza ematea eta besteen hitzarekin kondatzea. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 71. orr.
Arras inportanta edo garrantzitsua da hitzen erran-nahi xuxenaren jakitea... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 11. orr.
Horixe duk inportanteena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.