Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori zuri ez zaizu inporta. Berari inporta ez bazaio, zergatik inporta behar zaizu zuri? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 28. orr.
"Eta zer inporta zaidak niri?", erantzun nion muturtuta. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 162. orr.
Eni, zer inporta zait de Gaulle ala Mitterrand. Herria 2005-05-19
Ez zait inporta etikari pixka batean huts egitea horrela justiziaren alde egiten badut... Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 17. orr.
Ez zait inporta zer den -esan nuen-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.
Baietz ziotenen arrazoiak inporta zaizkigu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.
-Inporta zaizu hemen gelditzen banaiz bazkaltzera? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 65. orr.
-Inporta al zaizu probatzea? Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 107. orr.
Ez zaidak inporta hilabete txar bat pasatzea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.
Ez zaio inporta, entzun beza. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 126. orr.
Nortaz ari nintzen ez zekien noski, baina guti inporta bide zitzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.
Eta ez zait batere inporta! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 147. orr.
Ez omen zaio zipitzik ere inporta... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.
-Niri hainbeste ere ez zaidak inporta -esan zuen lagunak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 121. orr.
Bizitza oso baten erreferentzia galdu dute pertsona horiek, baina badirudi inori ez zaiola inporta. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 128. orr.
Hitz egin dezaten inporta zaizkien gauzez. Berria - Kultura 2006-03-21
Oraingo honetan ez zaio inporta izan ingurumena, ez bere eraikinen erabiltzaileen ongizatea. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 181. orr.
Inportako ez zitzaion, ba, zein eguraldik lagunduko zion! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 320. orr.
Janariarenak, egia esan, ez lidake askorik inportako, beste gauza batzuk atseginagoak balira behintzat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
Zu ere haren parte zara, baina ez dizut esango nola, ez dio inporta. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.
Bazekien, baina ez zion inporta, jarrera pragmatiko-egozentriko ibiltaria zen harena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 25. orr.
Baina, ez dio inporta, ez axola. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.
Ez dit pipertxorik inporta zuhaitz dontsu honi buruzko sineskeriak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.
Aa inporta zien sozietatearen kide gisa agertzea. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.
-Eta irribarre egiten du inporta ez diola adierazteko. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.
Azkenekoan ez zizun asko inporta izan, ezta? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.
Ez nuen uste inportako zionik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.
Bost axola Eliotek beste ikuspegi bat izatea, inporta dena zera duk, niri zer esaten didan, nire galderentzat erantzunik baduen ala ez. «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.
Eta horixe da, hain zuzen, inporta den gauza bakarra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.
-Horrek ez du inporta. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 51. orr.
Zu baino zaharragoa naiz..., baina zer inporta du horrek? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 108. orr.
Eta hala balitz ere, zer inporta du? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 201. orr.
Zer inporta du ongi edo gaizki dauden, hemendik laster Hitler etorri eta denak akabatu behar bagaitu? Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 189. orr.
Azken batean zer inporta du? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 214. orr.
Ez du inporta zer esaten den. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.
Hasieran, ez du inporta, baina gero aspertzen hasten zara. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.
-Ez dik inporta. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 186. orr.
Baina gutxi inporta zuen nor zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.
Inork ez du hitz egiten inporta duten gauzez. Berria - Kultura 2006-03-21
Handik aurrera ezerk ez zuen inporta izan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 78. orr.
Pilota Euskal Herrikoa da, bertzek eztute inporta. Herria 2004-09-30
Herritar eta kidekoen artean gertatzen denak inportako ez balu bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.
Inporta ez niri, arnasa hartzen utzi nion une batean eta gero berriz bultzatu nion burua eta orgasmo bat izan nuen hantxe bertan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.
Asko inporta berari! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.
-Eta niri asko inporta! -esan zion Ninik sorbaldak jasoz, alai, haserre punturik ere gabe. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.
Hilabete errenazentistak izan ziren, florentziarrak, baina niri inporta ez, gustura ere ibili nintzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.
Eta zer inporta! hitz egitea da garrantzitsuena. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 146. orr.
Etxarri lantegia likidatzeko xedea duzue: zer inporta? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.
-Inporta? -galdetu zion Einsteini, esku urdurian agertutako zigarroa erakutsiz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.
Sutan zegoen, baina bost inporta zait, egia esateko. Eta okerrena, jende gehienari azken batean bost inporta zaiola herrietako euskal prentsa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.
Oso aztoratuta zebiltzan, baina bost inporta guri. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.
Bost inporta niri nor dagoen inguruan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 125. orr.
Inporta zitzaiguan bost. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 37. orr.
· Bost inporta, galgarritasun horrek ere: Urrian ehiztaria, goizean goiz atzarria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.
-Horri, ordea -esan zuen Eligiok-, bost inporta bonbardaketak ere: polita zen, e, Campoformido-ra joatea! Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 38. orr.
Hark itxurak egiten zituen, ez zitzaiola inportik, baina mendekatu zen ederki. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Niri ez zait batere inportik jaun honek zer iritzi duen gutaz, baina gustatuko litzaidake oker dabilela frogatzeko aukera izatea. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.
Ez zaizue inportik zauden-zaudetenean abiatzen bagara, ezta? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.
· Pixka bat garestia ere bada, baina ez dio inportik, zeren bankuan kreditu pertsonala lortzea oso erraza da. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 104. orr.
Horrek ez dio inportarik gure tenporen arabera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 98. orr.
· Matxinoa baldin bazara, ez du inportarik Egipton bizi edo beste nonahi bizi. Berria - Kultura 2004-06-25