Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uhinaren presio positiboa iristean, burbuilako lurrina kondentsatu, eta prozesu osoan lortutako energia eskualde txiki batean biltzen da: burbuilaren inplosioak -hertsidura bortitzak alegia- mugatzen duena. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.
Lehenbizi musika egokia lortu, eta ondoren konprimitu, inplosio baten bitartez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 167. orr.
Horregatik ez dira errazak lortzen inplosio simetriko horiek. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.
Itxierari inplosioa deitu zaio, eta irekierari esplosioa; p bati inplosiboa (p> ) edo esplosiboa (p< ) esaten zaio. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.
Lehen inplosio baten eta lehen esplosio baten artean desberdintasun hau dago: esplosioak, ahoaren kokaera neutroa eragiten duenez, ez du hurrengo momentua oztopatzen; inplosioak, aldiz, beste edozein esplosioren abiapuntu izan ez daitekeen kokaera jakin bat sortzen du. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.