Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inplikatu, inplika, inplikatzen 1 da/du ad zerikusia izan; parte harrrarazi; nahasi.

Poliki-poliki meatzarien borroketan inplikatzen da Domitila.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 63. orr.

Ez zegoela gu ekintzetan inplikatzeko batere frogarik.  Berria - Mundua   2004-12-04

Auzian zuzenean inplikatu dute, eta orain bere interesak defendatu beharko ditu.  Berria - Kirola   2006-03-11

[Gazte asanbladak] autogestioaren inguruan ehunka gazte inplikatu ditu.  Berria - Harian   2006-04-21

Ezinbestekoa da aldaketa egitea, gizarte osoa inplikatuko duen aldaketa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Jakin-min unibertsala, lanerako eta aferetan inplikatzeko gaitasun izugarria.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

Saddam Husseinen gobernua zuzenean inplikatua zegoela 2001eko irailaren 11ko atentatuetan.  Berria - Mundua   2004-10-24

Bruni-k bera inplikaturik egon zen kasu bat kontatu zigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Bertsolaritzan hala edo hola inplikaturik sentitzen direnen elkargunea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

Jende gehiegi dago inplikatuta mafien negozioetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Inplikatutako eragile guztien partaidetza eta konpromisoa behar da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Inplikatutako guztiek, Valenciennes taldeko Robert jokalaria izan ezik, dena ezeztatu zuten.  Berria - Kirola   2006-02-01

Bere lanak erakutsi zion Oudin-i geneak zuzenean inplikaturik zeudela antigorputzen sintesian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Zuzenean inplikatutakoak ez ezik, beste hainbat lagun, lagun asko azkenean, harrapa zitzakeen gertaera hark.     «Kuskue tanden», 2004 - 223. orr.

2 ondorioz ekarri.

Ez digute erakutsi emakume izatea zer den edo zer inplikatzen duen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 51. orr.

Sormenak, normalean ulertzen den moduan, "zer" bat ez ezik, "nor" bat ere inplikatzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Estatua ez dela legearen iturri bakarra, eta Estatu subiranotasunak ez duela benetako boterea inplikatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.

Testuinguru honetan "mugarik gabe" hitzek zer inplikatzen duten gogoratu behar dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Lehen predikatuaren esanahiak bigarren predikatua inplikatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Afekzioen ideiek, aldi berean, giza gorputzaren eta kanpo-gorputzen izatasuna inplikatzen dute, zeren afekzioan bertan presente dagoen zerbait komunaren partaide baitira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Grinak edo gelditasunak aldaketa inplikatzen dute horiek jasaten dituen subjektuarengan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.

Garai klasikoan, egiturazko ezaugarrien araberako espezieen sailkapenak inplikatzen du izakien jarraitasunaren hastapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.

Ez da mugimendu bat bera ere, jarrera bat bera ere, ondoren bat, gero bat, hurrengo unera pasatze bat inplikatzen ez duenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Inplikatuen borondatezko partaidetza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Inplikatuen abokatuek horiek ez argitaratzeko eskatzeko eskubidea dute.  Berria - Mundua   2004-05-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus