Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enbrioietatik hartutako zelula amak edo enborreko zelulak oso erabilgarriak dira ikerkuntzak egiteko eta programa genetikoa hobeto ezagutzeko, baina animaliei edo gizakiei inplanteak egitean, tumoreak eragin ditzakete. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
[Polietilenoa] ontzietan eta botiletan erabiltzen dena dentsitate altukoa da (HDPE), eta pisu molekular oso-oso altua duena (UHMWPE) medikuntzan inplanteak egiteko ere erabiltzen da. Berria - Gaiak 2006-01-12
Bular inplanteak gauzak asko aldatu zituen. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Inplanteak azal azpian, ezkutuan, jartzeko bideak aztertzen ari dira. Berria - Gaiak 2004-10-15
Alaba zaharrari inplante bat jarri diote. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.
Arazorik izanez gero inplante horrek seinale bat bidaliko lioke medikuari. Berria - Gaiak 2004-07-30
Inplanteak dituzten emakumeetan gainerakoetan baino txikiagoa da minbizia izateko arriskua. Berria - Gaiak 2006-04-23
Bi kasu horietan inplante elektrikoak ezartzen dira kirurgiaren bidez. Berria - Gaiak 2004-04-11
Inplante koklear hori azal azpian jartzea aztertzen ari dira. Berria - Gaiak 2004-10-15