Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Legeak kontingenteak eta inperfektuak dira, alabaina eta, horregatik hain zuzen, politika da kontrajartzeko zein bateratzeko artea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.
Atal inperfektuek osatzen baitute perfekzioa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 206. orr.
Bietan gizakien izaera inperfektua ageri da. Berria - Kultura 2006-02-14
450 milioi lagun, 450 milioi esperantza, kezka eta beldur, hamaika herri, kultura, hizkuntza, historia eta sentsibilitate biltzen dituen mosaiko eder eta inperfektuan bilduak. Berria - Harian 2005-05-31
Badirudi zuzentasunak itsustu egiten duela eguneroko bizitza arrunt akatsez betea, deserosotasuna dakarkiola arrunton bizitza inperfektuari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.
Perfektuen artean perfektuena zen arren, bestela ikusten zuen bere burua, guztiz inperfektutzat joz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.
Destilatzen hasi orduko, jakitun zara aspaldiko mendeek sakratuztaturiko erritu bat errepikatzen ari zarela, erlijio-ekintza bat ia, zeinean materia inperfektu batetik esentzia lortzen baituzu, "usía" delakoa, espiritua, eta behin-behienenik alkohola, aldartearen alaigarri eta bihotzaren pizgarri hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.