Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inpaktu (orobat inpakto g.er.) 1 kolpea, talka.

Tiroen inpaktuek ongi adierazten zutenez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Harrigarria da bala batek egiten duen inpaktuaren soinua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.

· irud Lehen inpaktuan indar handia dute, eslogan publizitarioen antzera.  Berria - Kultura   2006-03-31

2 eragina.

Errauste plantak eragingo dituen inpaktuei buruzko lau azterlan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Lurren eta uren kutsadurarekin eta beste zenbaitekin lotutako beste inpaktu batzuk.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Argi daukat energia eolikoak ez duela kutsatzen eta, gainera, inoiz atzera egin nahi izanez gero, inpaktua itzulgarria dela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Eusko Jaurlaritzak ingurumenarekiko inpaktuaren azterketa onartu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Gauez, jatorri artifiziala duen argi-fluxua intentsitate edota norabide desegokian zuzentzeak eragiten duen inpaktuari deritzo argi-kutsadura.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Coca-Colari haurren esplotazioa, naturaren aurkako ekintzak, inpaktu soziala eta beste delitu batzuk ere leporatu zaizkio azkenaldian.  Berria - Mundua   2004-07-11

3 (hitz elkartuetan)

Albisteen hautaketa gertaerok duten osagai dramatikoa eta jendearengana iristeko daukaten inpaktu-ahalmenaren arabera egiten dugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

· Kartzelak Zubietan gizarte inpaktu eta eragin ekologiko izugarria izango duela nabarmendu du.  Berria - Harian   2005-08-14

4 eragin bortitza, zirrara.

Fedetik kanpo osatutako sistema filosofiko hain erakargarriaren inpaktua gutxitzeko kristau-kultura tradizionalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

Erakusketa didaktikoa egiten ahalegindu direla azpimarratu du Javier Gonzalez de Duranak, dramatismoa eta inpaktoa bilatu gabe.  Berria - Kultura   2004-05-06

Horrek bereziki interesgarri bihurtuko du egikera perfektuko eta inpaktu handiko pieza borobil hau.  Berria - Kultura   2006-05-03

Ederra zen konposizioa, inpaktu handikoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

5 ingurumen inpaktu

Jarduera ekonomikoaren ingurumen inpaktu edo eraginak kanpoko elementutzat hartzen dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Ingurumen-inpaktuaren inguruko ebaluazioak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 122. orr.

Ingurumen Inpaktuaren Memoriaren Lapurpenaz ari dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

6 inpaktu ekologiko

Inpaktu ekologikoa bat dator bizimodu batzuei eutsi ahal izateko kontsumitzen dugun natura kantitatearekin.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Biosfera osoaren gainean gertatzen ari den mundu mailako inpaktu ekologikoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.

Azterketan ikusten diren aldeek agerian uzten dute naturaren gaineko inpaktu ekologikoa herrialde garatuetatik datorrela gehienbat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inpaktu (4); ingurumen inpaktua (3); ingurumen inpaktuaren (4); ingurumenarekiko inpaktuaren (5); inpaktu ekologikoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus