Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertute naturalarena beti izango litzateke gardena eta nabarmena, baldin eta gizonen inozokeria eta grinek ilunduko ez balute. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.
Zenbaitetan lotsagarri ere utzi izan zuten haren inozokeria eta esperientzia falta zela-eta. «Bizia lo», 2003 - 133. orr.
Zehaztasun falta honek iraunarazi eta handitu egingo ditu nagikeria eta inozokeria. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.
Inozokeria litzateke besterik pentsatzea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 13. orr.
Inozokeria galanta litzateke haize erroten kontra borrokan egitea... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.
Hara, Pavlusha, ikasi, zintzoa izan eta ez egin inozokeriarik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.
Diru gehiago izanez gero, inozokeria gehiago egingo zituen beharbada. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.
Inozokeria bat egin nuen, aitortzen dut. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 59. orr.
Beldur ziren inozokeriak esateko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.
Hainbeste inozokeria idazteko aukera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.
Etsipenari aurre eginda, inozokeria guztiak alde batera uzten saiatu zara. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 187. orr.
Ezin da sinetsi nolako inozokerietan eror gaitezkeen arrazoiaren zuzia bazterrean utzita argudiatzen saiatzen garenean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 251. orr.
Beti inozokerietan! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 40. orr.
Burtsan, ordea, ez zen atzo inozokerietarako betarik. Berria - Ekonomia 2004-12-29