Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Madarikatua modako iritziak goraipatu baino egiten ez duen idazle inozo eta arrunta. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.
Jedediah Buxton izeneko langile inozo batek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Frontera zihoazen soldadu gazte, inozo eta eskarmenturik gabekoen moralari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.
Feminista amerikar inozo horiek bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.
Stalinek amesgaizto bihurtu zuen Marx inozoaren utopia. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 175. orr.
Abertzaleen, idealisten eta inozo guztien gorpuen kiratsa helduko ez zen bazter ederren batera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.
Artean gazte eta inozo izan arren, den-dena genekiela uste genuelako. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 38. orr.
Barbamiclín inozoa zen; Acqui-n begirune eta babesa ematen zioten, inozoak Jainkoaren haurrak baitira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.
Haren senarra inozoegia da, adarrez ez hornitzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.
-Ez inozoa izan -esan zidan-. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.
"Hori jende inozoa! hori buru gutxi!", hots egin zuen halako batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Inozo behar du pertsonak, eguzkia jainkotzat hartu eta gurtzeko. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.
-Atera hortik, Stan, inozoa halakoa... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.
Biek ere inozotzat hartuko nindutela pentsatu nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 111. orr.
Askok, haiek ikusi eta haiei entzun ondoren, engainatzaile edo inozotzat zeuzkaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.
Mutila inozo handia zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.
"Kontxo!" esaten duten guztiak inozo hutsak dira, nire irudiko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.
Inozo hutsa izan behar da gure espeziea munduarentzat behar-beharrezkoa dela sinesteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.
Inozo muturluzeak ziren haiek ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 281. orr.
Berriki, «abertzaleen inozo erabilgarria» izatea leporatu zion Madrazori. Berria - Euskal Herria 2004-07-13
Bizitzaz deus ez zekien ergel bat bezala geratu zela sentitzen zuen, inozo ezjakin bat bezala. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.
· Horrelako kaiku inozo bat inoiz irakasle izatera iritsi delako. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.
Uriel da Rua-ren begi inozo ongira eginek ez zuten sekula santan halako bortizkeriarik ikusi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.
Maitaldi ondorengo irribarre xume, inozo, tolesgabea iruditu zitzaion da Ruari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.
Irri inozo bat egin zuen zerbitzuburuak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.
Sineskeria inozo horietako bat zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.
Galdera inozoa zen, baina zein galdera ez zen inozoa egoera hartan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.
Hori baino borroka inozoagorik ez da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.
Traizio inozoez betetako moda-modako telesaila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 242. orr.
Txantxa inozo eta gustu txarrekoei. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 28. orr.
Segur aski hura guztia haur joko inozo bat baizik ez zela. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 78. orr.
Gainera gol inozo xamar bat sartu digute. Berria - Kirola 2004-03-07
Bi huts inozo egin zituen. Berria - Kirola 2006-04-27
Zentzurik gabeko bizitza inozo batera zeraman zaldi mengelaren zelatik erori eta argia ikusi zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.
Haurtzaro inozo eta tolesgabea, auzoko haurrekin jolasean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Sublimetasun inozoaren kontrako borrokan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.
Nik ezin dut ulertu merezi duen jendea ez astintzeko dagoen joera txepel inozo hori. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.
Wight uhartean oporretan egin ohi diren erokeriatxo inozoetan aritu ziren: dantza egin, parranda giroan ibili, gaueko festetara joan... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.
Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.
Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.
Baina beldur ziren, ezgai eta inozo sentitzen baitziren haren aurrean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.
Baina zuk botoa eman zenion, eta ez zenuen inozo jokatu horregatik, kontua ez baitzen hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.
Izan ere, Iruñeko taldeak inozo, oso inozo jardun zuen atzo. Berria - Kirola 2004-04-04
-Hogeita bi? -bota dute denek batera, inozo. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 27. orr.
-Ohea? -morroiak, inozo. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.
Inozo bezain zintzo uste zuen, uste sendo-sendoz, hondamendiaren errudunak bi bakarrik zirela, erregea eta Galeazzo Ciano. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.
Ez zituen guti harrituko parrokianoak galderaren inozoak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 278. orr.
Eta, nor zein den ezagutzen denean, nire inozoan eta bekatarian ere honetan nago ni, ez da amets-eraginik, hebaintze eta zoritxarra baizik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.
Antartikako pinguinoak bezain inozo. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.
Reivitx ingeniaria, haur bat baino inozoagoa. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.
Inozo aurpegia jartzen nuela ikusita. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 110. orr.
Inozo-itxura handiegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.
Litekeena zen, oso, testamentuaren kontua inozo plantak egiteko asmatu izana. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.
Pentsatzen jarri beharrean, sarrailak ipintzen besterik ez dakien inozo aldra baten erdian bizi naiz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.
Mezu faltsuaren misterioa inozo-inozo argitu nahian. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 158. orr.
Unibertsoko lehen izakiak izateaz hain harro gaudenez, inozo-inozo pentsatzen dugu izaki goren horrek jasandako kalte oro krimen izugarria dela ezinbestez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.
-Ez -erantzun zion Harryk, inozo-inozo jakin-mina erakusten saiatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.
Egun batez, inozo-inozo, ehun liberako billete bat diru xehez aldatzeko eskatu zion osabari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.