Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskak bere begi handi inozenteekin behatu dit. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 154. orr.
Belarri inozenteetan hitz hutsek egiaren oihartzuna hartu ohi dute. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 27. orr.
Naina gaizkile likitsa [...] nor eta ni izatea, herri txiki bateko giro garbi eta inozentean jaiotako mutil jator bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.
Gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere: karrera bukatu berria, huraxe zuen lehenengo lana, aurretik, itxura denez, probatu gabea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.
Betirako paradisu horrek, betirako poz horrek, nola ez zuen inor hunkitzen, eta gainera, buruan argi muttur bat zuenarendako, sari baino areago zigor zirudien, "infernu eternoa" asmatu behar izan zuen erlijio judukristauak, monoteismoa hedatzerakoan jende inozentea harrituko eta ikaratuko bazuen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 112. orr.
Liburu bizia egin nahi nuen, liburu inozentea beharbada, pasionala. Berria - Kultura 2006-02-23
Ez, ni ez naiz, horren inozentea, ez dut federik nere arima hegatu ezin duten aingeru disekatuetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.
Inozentearena egin, honetarako? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.
ETBk inozente egunean bota zuen Espainiako Kopako Eibar-Real Madril Anoeta estadioan jokatuko zela, jende gehiago joateko ikustera, eta askok, sinetsi. Berria - Kirola 2004-01-27
Alkateak herriko buru inozentea izan behar du, ez honen edo haren eskumakil politikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.
Zeren hartzak lotsatiak baitziren, eta inozenteak Jainkoaren bildotsak bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.
Meeka eta maaka zoatzin gaixoak azken merkatutik nik ez baitakit norat, kamiunaren orroak estaliz, hantxetarat orduko, kume inozent haien azken intziriak. Herria 2002-12-26
Bost mila jente inozenten bizia [...] merexi düan borrokarik ez da ene ustez. Herria 2001-09-20
Badakizue, biktima inozenteen aurrean elkartzen dira putreak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.
Odol hotzean hil dituzten inozentak. Herria 2004-11-04