Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurinaren pabiloian eta hegaztienean, saltoki txiki burdin-hesituak ageri ziren lerro-lerro, eta erdiko kale inorgabeak luze hedatzen ziren gas argiontzien ilaren azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Esnatzen zara, eta berriro dakusazu aurrean estepa inorgabea, etxerik gabeko eremu zabala, dena berdina eta laua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.
Konturatu gabe aspaldi zegoela kotxean eseririk, kotxea aspaldi irten zela bidera eta ordurako zelai inorgabeak besterik ez zeukala aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 118. orr.
Zu, ordea, zabala zara, inorgabea, berdina; atzemangaitzak dira zure hiri zapalak eremu lau horretan, puntuak edo orbantxoak dirudite zabaldiaren erdian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.