Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta horrela, jiraketa etengabean, inolako helbururik gabe, inorako asmorik gabe, jiratze hutsagatik jiratuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.
Bat nentorrela esan nion, ez zuela noski hartan errurik, eta gero galde egin nion ea gure lurraldean inorako asmotan ote zegoen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 240. orr.
Arrotz eta guzi egiten baitzait emakumea, zakotea bizkarrean duela inorako abieran. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.
Ez dugu adorerik hari esateko ez dela gehiago Ipar Alderako trenik izango, ez dela gehiago inorako trenik izango. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 7. orr.
Frantzisko santuak, inorako ihesbiderik gabe eta deabruaren itxura guztiz krudela jasan ezinik, bat-batean itzuli zen, eskuak, aurpegia eta gorputz osoa harkaitzaren kontra jarriz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.
Gero, jende artean galdu da, poliki ibiliz, inorako presarik ez balu bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 8. orr.
Etxerako nagok beste inorako baino... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.
Esan izan diot, behin baino gehiagotan, etortzeko Iruñera, baina bera ez omen dago inorako, nahiago omen du geratzen zaion denbora apurra etxe-jiran eman, arrotzen artean hil baino. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 139. orr.
Baina Baionan egotea ere, oro har, inor gurutzatu gabe, eta inorako eta ezertarako gogorik gabe, zentzugabekeria zitzaidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 344. orr.
Munstro bilakaturik, ez zeuden ez inorako ez inorentzat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.
Harek ez eukan bildurrik inorako. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 18. orr.
Harek ilusinoa edonorako eukan eta bildurrik inorako bere ez. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 23. orr.
Izanez ere, zinezko sorgina, hereje fina, ez baituzu inorako, ezta ezkerrerako ere. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.