Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inondik ere, auzoei galdetzea dugu onena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.
Inondik ere, konortea galdu nuen, ezen gogoan dut egongelako sofan etzanik esnatu nintzela hurrena, eta ama nuela alboan eserita, lokiak igurtzika, eta berdin sorbaldak eta bularra, begi larriz niri begira-begira. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.
Idoiaren amak Parisen ezagutua zuen Paco, eta adiskide minak ziren inondik ere, ezen, hura Euskal Herrira etortzen zenean, behin baino gehiagotan hartu zuten etxean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.
Kuarteletan zeuden, inondik ere, bat-batean abian jartzeko prest. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.
Egun batzuen buruan auzoko bat ezagutu nuen, 30-40 urte inguruko gizaseme bat, inoiz ikusi dudan gizasemerik bitxiena inondik ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.
Lisak arrazoi zuen, inondik ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.
Adela emakume bulartsua eta bizia zen, ohi ez bezalakoa, lanerako ahalmen izugarria zuen, eta sexurako ere bai, inondik ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.
Ez zara inondik ere ohartzen zure begiradaren indarraz, emakumeei oparo eskaintzen diezun samurtasunak oharkabean goxoago eta beroago bihurtzen duena. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.
-Inondik ere ez -berretsi zuen Ruche jaunak-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.
Inondik ere ez zen unerik egokiena, bistan zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 329. orr.
Odol jario bat suertatuz gero -eta ez zen inondik ere salbuespena-, Jainkoaren borondatea zela esaten zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Irudi horien ikusmenezko itxura gauza kontingentea zela guztiz, irudi horietan jokatzen zena ez zela inondik ere atzemangai denaren errepika izatea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 291. orr.
Ez zuen ezetzik aditu nahi, ezta inondik ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.