Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inoizka 1 adlag inoiz edo behin.

Inoizka, borrokaldiak handik kanpo izaten zuen segida, leku bakartuagoetan.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Belusezko galtza-nasai belaunetarainokoz jantzirik etortzen zen eskolara, artile zakarrezko galtzerdiz, eta, inoizka, Renato Fucini1 gogorarazten zidan brusa batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Hogeita hamar kiloko pardela eramaten zuen inoizka, baina normalean gabe joaten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Begi urdin argiak zituen, inoizka distiratsuak, alkoholak behin ere lainotu gabeak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Gerra-urtea gezur-urtea dela esan ohi zen, baina badaki gerrak egia gorria erakusten ere, egia bel-betza ez ezik, eta baita inoizka egia bera zer den ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

Bertsolariak pozez barre eragingo digu tarteka pailazoen antzera; zirrara ere bai inoizka, lehoiak gobernatzen dituen bezatzailearen moduan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.

Barka iezadazu, inoizka lumari tanta garratzen bat badario, barka iezadazu...  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 40. orr.

Joskerari dagokionez, nabarmena gertatuko zaio inoizka hegoaldeko irakurleari aditzaren sintaxi-jokoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

2 inoizkako izlag inoiz edo behingo.

Inoizkako mugimendu estereotipatuak, burukadak; hizkuntza hasi-masikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Lekukotasunek hornituriko material-bilduma baldarrean, oso inoizkakoak dira pasarte berezi eta imitaezinak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Inoizkako zehar-aipu dramatikoki mozturen bat edo beste.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus