Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inoiz edo behin Hurtado etxera joan zitzaion ikusi bat egitera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.
-Inoiz edo behin, baina oso gutxitan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 26. orr.
Inoiz edo behin gau beranduan bakarrik ikusten omen zuten gautxorien biltegi diren nolabaiteko edaritegietan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.
Kexu edo plazer aiuma txikiren batzuk egin eta lo jarraitzen zuen, nahiz eta inoiz edo behin, berariaz horretara jarri nintzelarik, lo egonik ere atsegin hartzen zuela zirudien. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.
Azken hilabeteotan burutik pasatu zait, inoiz edo behin, neronek deitzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 48. orr.
Peter Van Daan inoiz ez zen nire eskolako kideak bezain gogaikarria gai hauetarako; hasieran, inoiz edo behin bai, baina niri hitz eginarazteko inoiz ez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 184. orr.
Banekien Adelak ez zituela inondik ere onetsiko nire asmoak, baina inoiz edo behin zerbait pizten zaio bati barruan, eta, ideiek kontrako bidea adierazten badiote ere, berak ezin du barneko su hori itzali, eta ideiak azkenean grinaren mende erortzen dira. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.
Izan diren heroirik handienek aitortu dutenez, borrokan hasi baino lehen, makalaldia sentitu dute inoiz edo behin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.
Maitemintzea denoi gertatzen zaiguk