Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
innatismo iz gizakiak ideia innatoak dituela dioen dotrina.
Ikuspegi honek baditu ordezkariak XIX. mendetik bertatik hasita: innatismoa […] ikustea ikasi egiten dela oinarritzat hartzen duten teoria guztien kontra definitzen da, izenak berak argi dioen bezala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.
Innatismoa ukatuz hasten da: "adimena paper zuri bat da, inolako ideiarik ez duena". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Descartesen innatismo hori MMei eginiko objekzioetan beretan arbuiatu dute jada Gassendi-k eta Hobbes-ek, ezagutzaren teoria atomista-sentsualistaren tradizioan kokatuta. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.