Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inkunable 1 iz 1500 urtea baino lehen inprimatua izan dena.
Liburuzaleen giroan, inkunable esaten zieten halakoei: "sehaskako" obrak, 1500 urtea baino lehen inprimatuak. Inkunable batzuk ere badauzkagu, baina horiek ez zaizkio edonori uzten. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.
2 irud
Musikaren inkunableak mende gutxi barru. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 58. orr.