Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inkubazio 1 iz inkubatzea.
Baziloak denbora luzea behar izaten du ugaltzeko eta, normalean, bost urte inguruko inkubazio epea izan ohi du. Inkubazio isileko gaitz bat besterik ez, oharkabean gugan garatzen doana. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.
2 irud
Zergatik zitzaien hain mingarria bereiztu beharra, hain denbora gutxi izanik elkar ezagutu zutela? ez ziren ahaleginduko horri erantzuten, baina, bistan zen, inkubazio-aldi laburra behar zuten zenbaitetan loturarik estuenek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.