Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diskriminazioa jarrera kolektiboa da, aspaldikoa, ohar gabe, anitzetan inkontzienteki, gizonezkoek eta emakumezkoek egiten dutena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 163. orr.
Inkontzienteki eta ilunki bazen ere, amodioaren indar sortzaile eta eraikitzailea sentitu zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.
Pertsona batek, denik eta zintzoena izanik ere, inkontzienteki jokatu arren, ez ote du deabruaren amarrukeriekin bat egiten? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 349. orr.
Eta egun baten, inkonszienteki, Germinal berba etorri zitzaidan ezpainetara. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.
Eta eginkizun horrek denboralditxo bat entretenitu ninduen, halakoetarako neguko zamarra baten patrikan inkontzienteki ezkutaturiko pakete ia hasi gabea aurkitu nuen arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.
Ez ote dugun geuk inkontzienteki hil, gure mamuen gose aseezinaren eta oldarkortasunaren bitartez. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 21. orr.