Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inkonformista 1 izond inkonformismoarena, inkonformismoari dagokiona.
Makro-prozesu politiko, orokor eta ezkerreko gizarte mugimendu inkonformisten, zein euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duten taldeen aurka ad hoc eginak. Europako ingurune intelektualean entzun daitezkeen ahots ziztatzaileen eta inkonformistenetako bat. herria¬
Etsi duen jendeak hiritik betirako alde egin aurretik egiten duen azken keinu inkonformista besterik ez da, agian. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 114. orr.
2 iz inkonformismoz jokatzen duen pertsona.
Zuen artean egon daitezkeen inkonformista guztiak babestuko eta euren lan eskubidea defendatuko dituzuelakoan nago. Berria - Kultura 2006-02-05