Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inkomodatu, inkomoda, ikomodatzen da/du ad deseroso sentitu edo sentiarazi.
Hirian jendea alferrik mugitzen zen, ez zegoen erne, edozergatik inkomodatzen zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 268. orr.
Barkatu, kontatzen ari naizenak inkomodatzen bahau -gehitu zuen ahots apalez, tonu ia goxoz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.
Nik ere hala uste dut! jauna, esan behar dizudana... -gelditu egin da, eta gorritu-: baina, inkomodatzen zaitut, beharbada? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.