Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tresneria-enpresa bateko departamentua izateko femeninoegia iruditu zaizu beti diseinua, inkoherentea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.
Funtsean, esan daiteke bakoitzak badituela bere oinarri etikoak, eta oinarri horiek zenbaitetan koherenteak izan daitezke, eta beste batzuetan inkoherenteak, eta batzuetan norbaitek muzin egingo dio bere etikari, bekatu egingo du alegia. Berria - Kultura 2004-09-23
Ohar interesgarriak, zalantza barik, baina zerikusi gabekoak, are inkoherenteak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 84. orr.
Ergelak! naturak atsegin hartzeko aholkatzen digu beti, inoiz ez digu bestelako zaletasunik, bestelako haizerik ematen; nola izango da hain inkoherentea? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.