Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artzapezpikuak izendaturiko Batzorde inkisitorialaren epaiarekin ados ez zegoelarik, Meister Eckhartek zuzenean eta pertsonalki Avignongo aitasantuarengana jo zuen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Prozesu inkisitorial bat irekitzen dio "fedearentzako doktrina arriskutsuak zabaltzeagatik herriari egindako alemanezko sermoietan". Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Ikuspegi hori alderdikoia eta inkisitoriala izaten da, mugak eta hierarkiak ezartzera oso emana. inork ezin zuen haren presentzia mehatxagarria, inkisitoriala, harroputza eta lotsagabea jasan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.
Garaiak eta zirkunstantziek hala eskatuta, eskuin inkisitorialak garatu du estreina Volksgeist espainolaren definizioa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.
Buruzagien autonomia falta kezkagarria dago politikan, ortodoxia inkisitoriala sortzen duen iritzi egoera baten aurrean. Berria - Euskal Herria 2004-02-28